Angel Erro.
JIRA

Beldurrezko

2019ko urriaren 9a
00:00
Entzun
Egun hauetako batean, orain arteko eta falta diren epaiak lagun, berrogeita lau urtez ohorez lurperatuta egondako diktadore bat daraman helikopteroa lehenago entzun eta gero ikusi ahal izanen dute egun horretan Madrilen dabiltzanek. Nire irudimen agian zinematografikoegian soka batetik zintzilikatuta imajinatzen dut hilkutxa, haizearen eta grabitatearen kapritxoei men kulunkan, etorkizuneko zinemagile espainiarrei birsortzeko bazka ikonikoa emanez. Kaleetan egonen zen tente jarri eta agur militarra eskainiko zionik. Beldurgarria izanen zen haietako baten bat topatzea kalean. Hiriaren gaineko lekualdatzearen eszenarekin abiatuko zen etorkizuneko film balizko horrek zonbi filma izan beharko lukeela entzun diot baten bati. Gidoilariek ez lukete burua gehiegi hautsi beharko inspirazio bila. Gehienak, dena den, zain daude, nik uste, errealitateak ez dien, berriro ere, aurrea hartuko.

Berez, pentsatzekoa da hilkutxa helikopteroaren barruan garraiatuko dutela, trafiko helikoptero anonimo batekin nahasteko aukerak biderkatuz. Antza, helikopteroaren aukera lehenetsiko dute istilu eta sabotaje posibleak ekiditeko. Zer eginen zuten? Askatu? Honen inguruko guztia beldurgarria da benetan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.