Angel Erro.
JIRA

Non hago

2019ko urriaren 31
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Estatuak zortzi egunez jakinen du zehazki non nagoen, nondik nora noan, non ematen dudan denbora geldirik..., eta oraindik, egia esan, ez dakit zer pentsatu. Asmo estatistikoetarako nahi omen dute, eta sakelako telefonoa duen jende guztiak parte hartuko du, antza, nahitaez, Espainian. Albistegi batean entzun dut zenbat gauza onetarako erabil daitezkeen gero bildutako datuak. Masa mugimenduek argituko dute garraiobideak nola hobetu. Eta ez naiz gogoratzen zer gehiago. Izanen da kezkatuta entzun nuela albistegia. Antza, ukatzerik ez dago. Aurkezleak SIM txartela (zortzi egunez!) sakelakoari kentzeko aukera aipatu du, nire irudikoz, ironikoki. Nork bere telefono konpainiarekin dituen baldintzak berrikusteko aukera ere aipatu zuen, hori ere ironiaren eta erreprotxearen arteko tonuaz, adierazi nahian bezala errua ez dela Espainiako Estatistika Institutuarena, ezta Estatuaren jakin-min omniboro eta ia distopikoarena ere, gurea baizik, gure datuak trafika ditzatela onartzen dugun errazkeriarena.

Milioi erdi eurotan saldu dizkiote datuak telefono konpainiek estatistika institutuari. Halloween egunean gaudenez, esan dezagun, beldurgarria, benetan beldurgarria, nori gehiago saltzen dizkioten, antza, gure baimenaz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.