Angel Erro.
JIRA

Errukigabeak

2020ko irailaren 17a
00:00
Entzun
Ez nuke egon nahi azkenean bereburuaz beste egin zuen Zaballako kartzelako presoari psikologoarekin biltzeko eskaerari bi alditanezikusia egin zio(te)n funtzionario edo funtzionarioen larruan edo, hobeto esan, kontzientzian. Ez dakit zeintzuk diren espetxeetako protokoloak, COVID-19ak aldarazi dituen, eta guztia bide egokian bete ote zen. Baiezkoan ere, ez nuke haren lekuan egon nahi. Ez dakit kartzelan lan egiten dutenen eta hor egotera behartuta daudenen kontzientziak maiz egiten dien ausiki. Ulertuko nuke hala ez balitz, zaila izan behar baitu gaizki egindakoekin edo egin gabe utzitakoekin borrokatu behar izateak. Hori, gainera, norberaren kontua baino ez da. Horregatik ez dakit nola bizi izanen duen Zaballako funtzionarioak bere ardurapeko preso batek bere burua hil izana.

Begirada eta erantzukizuna gora jo beharko genuke, dena den. Estatuari eskatu beharko litzaioke erantzuteko. Zer gertatzen ari da (normala ote da?) aurten espainiar presondegietan gutxienez 118 pertsona hiltzeko? Ez da arraroa presoez hitz egin eta halako tonu erdeinuzkoa atzematea zenbaitengan, bizi baldintza latzenak zigorraren parte balira bezala. Demokrazia baten kalitatea hobekien neurtzeko tokia espetxeak dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.