Albistea entzun

JIRA

Zinemaldian behin

Angel Erro -

2022ko irailak 24

Zinema gainbeheran dago argi eta garbi, bota dit Sustrai lagunak eta gero taktikoki isildu, nire arreta eta ondorengo galdera agerikoa irabaziko duela jakinda. Zinema gainbeheran dago, ekin dio berriro, bakarrik ikustea dago zenbat espazio okupatzen duen egunkarietako kultur orrialdeetan, beste guztia eklipsatzeraino.

Zinemaldiaz ari dela badakit; horregatik kontraesana aurpegiratu diot, gazteagotan Iruñetik Donostiara joaten ginelako biok, filmen bat edo beste ikustera, areto komertzialetara iritsi eta menturaz mainstream bihurtu baino lehenago oniritzia edo gaitziritzia haizatzeko presaz. Hipsterrak izaten ikasteko hiri ezin hobea zen Donostia. Sustrai laguna eta biok dagoeneko ez gara hipsterrak, baina horrek ez du meritu handirik, guztiak desagertu baitira, edo inork abisatu ez zigun beste zerbaitetan eraldatu.

Gaur amaitzen da Zinemaldia, kontsolatu nahi izan dut Sustrai Egurrola. Euskal argitaletxeek lasai programatu ahal izanen dituzte liburu aurkezpenak, udalak kultur programazioak iragartzera ausartu daitezke, musikariak adierazpen polemikoren bat botatzen saiatu, Euskaltzaindiak urgazle berriak izendatu. Egunkarietan bihar, zehaztu du berak ohiko ezkortasunaz, goizenez bihar.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...