Albistea entzun

JIRA

Zaurgarriak

Angel Erro -

2023ko martxoak 17

Aspaldiko lagun batzuekin elkartu naiz. Etxeratzean pentsatu dut hamaika zutabetarako gaia eman didatela, eta horregatik bada ere segituagoan gelditu beharko genukeela. Egunak igaro eta uste dut gaur eta agian bihar baino ez dudala baliatuko bertan entzundakorik; maizago elkartzeko gogoa ere apaldu zait.

Batek kontatu du lankide batek uko egin diola, hasieran interesa (eta premia) bazuen ere, Espainiako Gobernuak diru sarrera eta ondare gutxiko pertsonentzat gorde duen 200 euroko laguntza-txekeari, tramiterako ezinbestekoa den Clave izeneko nortasun elektronikoa atera beharrak atzera eginarazita. Larria da, berez, lanean dagoen batek laguntzak premiazkoak izatea.

Gehien behar dutenak izaten dira laguntzak eskatzeko bideak gaindiezintzat jotzen lehenak. Zaurgarriak burokratikoki ere izaten dira zaurgarri. Hori pentsatu dut Madrilen eskuineko eta ezkerreko bi politikarik pertsona (ekonomikoki) zaurgarrientzako bonu sozial termikoa eskatuta zutela jakitean. Batek (asmatu zein) barkamena eskatu eta itzuliko duela dio, besteak (nor ote?) betebeharrak betetzen dituen bitartean holako edozein laguntzari helduko diola. Hauek ez zuten erreparo teknologikorik, erraz gaindituko zituzten eskaeraren zailtasun guztiak.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.