Angel Erro.
JIRA

Lekutan jaiotzera

2023ko apirilaren 5a
00:00
Entzun
Orain gutxi prentsako goiburu batean irakurri dut. Ez dut egiaztatu nahi izan non eta nork esana, hori gutxienekoa baita, topiko orokortu eta global bilakatu den heinean: Mikel Laboa New Yorken jaio izan balitz edo Estatu Batuetan argitaratu izan balitu bere lanak, ikaragarrizko arrakasta izanen zuen eta gaur X bezain ezaguna litzateke, non X arrakasta edo prestigio handiko artista estatubatuar(tu) baten izena baita.

Ez da euskaraz bakarrik esaten den zerbait. Interneten, demagun, «Se fosse nato/ a negli Stati Uniti, oggi sarebbe...» sartu eta emaitzak ez dira oso harrigarriak. Gauza bera, beste edozein hizkuntzatan bilatuta.

Ulertzen dugu, bai, zer esan nahi duten. Hegemonikoa ez den herrialde edo hizkuntza batean sortzailea izateak irrelebantziara eramaten zaituela, edo oraindik okerrago (edo gauza bera dena), munduko uharte subalterno guztien artean bakar batean izatera errelebante. Ulertzen dugu, bai, kritika; eta ulertzen dugu funtsean dena delako artista nahi dutela goraipatu. Hunkigarria da, kalitatea saritu beharko zelako anakronismoan sinesten dutela ikustea ere bai. Baina ulertzen dute haiek formula hori erabilita, gaitzesten ari omen diren hori sustatzen, errepikatzen eta betikotzen ari direla?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.