Angel Erro.
JIRA

Kriptakoak

2018ko uztailaren 4a
00:00
Entzun
Alkate baten eskuduntzen artean udalerriko kaleei izenak jarri edo aldatzea dago. Memoria historikoaren legeak, Zapateroren legealdian ezarri baina inplementazio gorabeheratsua eta tokian tokiko borondate politikoari lotutakoa eduki duenak, 1936ko altxamendu militarra, gerra zibila eta ondorengo diktadura gorestea dakarren edozein elementu oroigarri kentzera behartzen du. Arautegi horri jarraikiz, Manuela Carmena Madrilgo alkateak hainbat kale-izen frankista kendu nahi izan ditu, baina erabaki haietako batzuk atzera bota dituzte epaileek, General Millan-Astray kalearen izen aldaketa (izen berria Maistra Justa Freire zen), kasurako, izen frankista berreskuratuta. Hori ikusita, alkateak esan du, memoria historikora jo gabe, bere esku dagoen ahalmenaz aldatu beharko zituela kale izenak eta, beharbada, bertan behera utzitakoekin hala eginen duela.

Honetaz gogoratu naiz Nafarroako Erorien Monumentuko hobitik ateratako Sanjurjo jeneral kolpistaren hondakinak lehengo kriptara itzultzeko agindua eman baitu Iruñeko epaile batek. Epaia ez da irmoa. Udalak helegitea aurkeztuko du. Madrilgoak bezala, agian Iruñeko alkateak ere pentsatuko du beste biderik, zuzenagoa, irmoagoa, ez ote zuen hasmentatik hartu behar.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.