Angel Erro.
JIRA

Coetzee galdu dugu

2019ko ekainaren 1a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Aukera ederra galdu du Etxepare Institutuak J. M. Coetzee Nobel sariduna euskal idazle bihurtzeko. Idazle hegoafrikarrak liburuak ingelesez (jatorriz ingelesez) argitaratzeari uztea erabaki du, ingelesaren hegemonia mundialak ikuspegi jakin bat inposatzen duelako, halako nagusikeria ideologikoa eraginez eta pluraltasunari bidea itxiz. Coetzeeren hurrengo eleberria gaur bertan aterako da, La muerte de Jesús jatorrizko izenburuarekin, ingelesez idatzia, baina gaztelaniazko itzulpena joko du originaltzat eta munduko beste hizkuntza guztietara itzultzeko abiapuntutzat, baita ingelesezko bertsiorako ere.

Euskaldunok ez dugu zertaz poztu, gaztelaniaren hegemonia linguistikoaren mendean gauden neurrian, jakin baitakigu aukera horrek ez duela nagusikeria ideologikoa guztiz baztertzen eta pluraltasun kulturala guztiz bermatzen. Mailatxo bat baino ez du jaitsi (nahi izan) Coetzeek. Agian ez zion inork (eta hor beharko lukete Etxeparekoek) bere jatorrizko autoretza euskarara ekartzeko proposamen edo eskaintza mamitsurik egin. Meettok argitaletxeak Coetzeeren azkenaldiko lanak euskaratuak ditu (Jesusen haurtzaroa eta Jesusen eskola egunak). Ea neguko merkatuan beste Nobel saridun bat eskuratzerik dugun.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.