Angel Erro.
JIRA

Sufrimendua

2021eko apirilaren 7a
00:00
Entzun
Sufrimendua gutxitan sartzen da etekinen kalkuluetan. Gutxitan esan dut baikor esnatu naizelako. Hori pertsonei dagokienez, pentsatu, beraz, zer garrantzia emanen zaion dena delako sufrimendu hori animaliena bada. Zutabea modu honetara hasita ere, ez da haragia ez jateko aldarrikapena. Oraindik ez nago puntu horretan. Guztia iritsiko da, hala ere. Batek daki. Caparrosoko abeletxe erraldoi izugarriak ez du laguntzen. Gero eta hurbilago dugu industria horren ifrentzu ez ikusgarria. Tarteka ateratzen da Greenpeaceren iragarkietan.

Kalkuluek ere eraman dute Mediterraneoan gora eta behera, mingain urdinaren gaixotasunaren mehatxuaren beldur inongo portutan atrakatu ezinik, bi hilabetez ibili den itsasontzia, behi eta txahalez betea, 2.684 txekor eta aratxez betea, animaliak bizirik ontziratzera. Ez besterik. Industriarentzat merkeagoa da animalia bizirik garraiatzea. Horixe da gakoa. Bere kabuz igotzen ahal dira zamaontzira, garabirik gabe eta langile gutxiagorekin. Eta, batez ere, ez da izozkailurik behar.

Mataderia dute helmuga, hiltegira behar dute, baina ez zaie sufrimendurik saihestuko, horrek gure poltsikoetan eragin zuzena izanen bailuke. Okela jan ala ez, baina batez ere janez gero, jakin behar da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.