Angel Erro.
JIRA

Euskara eragozleak

2021eko azaroaren 24a
00:00
Entzun
Ana Ollok bere sailean prestatutako Euskararen Plan Estrategikoa azkenean onartu zenean bazterrak harrotzen jarraitu zuen. Nafarroako ikasle guztiak bertako hizkuntza gutxituaren hastapenen jabe behintzat izatearen kontrakoek, iragarri bezala, ez zuten amore eman. Berehala Euskara Eragozleak izeneko ekimena abian jarri zuten; zehazkiago «objetores de vascuence» izenekoa. Ikastetxeetan eman beharreko euskara eskola saihestearen aldeko mugimendu berriak lehenagoko G ereduaren portzentajeak berdindu edo are gaindituko zituen beldur ziren nafar agintariak. Azkenean ez zen hainbesterako izan, euskara eragozleen artean muturreko jarrerak nagusitu ahala taldea zatikatzen hasi zelako. Adibide bat ematearren, haien objekzioaren zintzotasuna egiaztatzeko, euskararekiko inolako harremanari ukoa egiten ziotela demostratzeko, eragozleetako asko beren abizenak erdaratzen hasi ziren, hasieran gaztelaniara, baina joera sendotu zenean baita ingelesera edo alemanera ere. Baina hori ez zen bereizketa bakarra. Beren buruari «euskara behartuaren eragozle benetakoak» (erdarazko sigletan, vovo-ak) deitzen ziotenek beren abizenen esanahia ez jakiteko eskubidea ere aldarrikatzen zuten eta beraz bere horretan uzteko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.