Angel Erro.
JIRA

Bidean galdua

2022ko maiatzaren 13a
00:00
Entzun
Trafiko eskumena Madrildik, autoz ez, oinez baino are sistema motelago batez iritsiko da Iruñera. Barraskilo baten gainean beharbada. Eta ez da izanen bueltako bidea ezagutzen ez duelako (berez itzultzea da egin behar duena, besterik gabe, 1962an hemendik eraman zutelako). Javier Remirez presidenteordeak 2025eko amaierarako iritsiko dela iragarri du. Iragarpen bitxia politikari batengan; hainbeste atzerapendun iragarpenak ez dira ohikoak, ezta inoiz bete nahi ez diren edo ezin diren promesekin ere. Begira, bestela, abiadura handiko trena, urtero da datorren urtean etortzekoa.

Azenarioa ez da komeni urrunegi paratzea, astoa mugiaraziko badu. Horregatik da deigarria Remirezen iragarpena, batez ere aintzat hartuta Nafarroako Gobernuak aurtengo abenduaren lehenarekin transferentzia egina egonen zelako konpromisoa hartu zuela, edo aintzat hartuta Espainiako Gobernuaren nafar delegazioak urte hasieran esan zuela ezen transferentzia hiruhileko honetan egina egonen zela.

Ez da azeriegia izan behar hor atzean kalkulu politikoak daudela asmatzeko, sozialistek, hemengoak edo kanpokoak, guardia zibilei lana kentzeko izu elektoralistak hartuta daudela, edo trafiko eskumena bidean galduko dela 2025ean ere iritsi gabe.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.