Angel Erro.
JIRA

Karkasa hutsa

2022ko urriaren 5a
00:00
Entzun
Dagoeneko inor gutxi sumintzen da albondiga, ziztor edo saltxitxa begetalei albondiga, ziztor edo saltxitxa deitzeagatik, haragizkoak izan ezean izen hura ukatuta. Izan ere, etorkizun ez urrun batean txuleta gehienak landare eta laborez egindakoak izanen dira, zaporeari, proteinei eta itxura odoltsuari eutsita. Maskulinitateak sufrituko du, baina gaindituko du. Osasun eta ingurugiro arrazoiak badaude, baina beste alor batzuetan ere nagusitzen ari da joera antiesentzialista edo, nahiago badugu itxurazko hau.

Hala, joan den astean ez ninduen batere harritu (nolabaiteko berrespena sentiarazi baizik) Malagan poetarik gabeko poesia jaialdi bat eginen zutela leitzeak. «Formatu berritzaile, original eta erakargarrien aldeko apustua» egin nahi omen dute antolatzaileek. Beste garai batean ia eraso pertsonaltzat hartuko nuke horrelakorik. Baina, esan bezala, eredu-patroi bat egoteak lasaitua ematen dit.

Euskararik gabeko euskal edozer ere ez da hain arraroa. Erdaraz erreak fuerte ahoskatu eta listo: euskaldun petoa. Urrunago gabe, duela urte pare bat hizkuntz gutxituak bazter utziak dituen Frantziak ahoskera erregionalak ez diskriminatzeko legea atera du, zeinak baitira hizkuntza zenaren karkasa hutsa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.