Angel Erro.
JIRA

Lagun bertsozalea

2022ko azaroaren 2a
00:00
Entzun
Badut lagun bertsozale bat. Zirikatu nahi dudanean aski dut Munduko Bertsolari Txapelketa noiz izatekoa den galdetzea. Ez du ia kontzebitzen euskaldun bat bertsozale ez izaterik eta, beraz, bertsozale trufaritzat nauka, eta beharbada hala naiz. Aurrekoan galdetu nion ea modurik ote dagoen, Magnus Carlsen xake txapeldunak salatu duenez, Hans Niemann-ek egin dion tranpa gurean ere gerta dadin. Zerbait aditua zuen, baina uzki-perlen teoria oraindik ez. Adostu dugu bertso bat morsean helaraztea zaila izan daitekeela, baina bestelako moduak egonen dira. Haririk gabeko entzungailu mikroskopikoak, kasurako. Laguna kezkatua utzi nuen.

Orain bi aste, Artefaktua-n elkarrizketa egin diote BeƱat Erezumari, zeinak adimen artifizialak sortutako olerkien bilduma argitaratu baitu. Ilaski Serranok modu berean eginiko eleberri bat posiblea den galdetu dio. Jarraian gauza bera bertsoez galdetzea espero nuen (makinaren kontrako makina bat bertsolari). Lagun bertsozaleari errebotatu diot galdera. Harrigarriki ez da teknikaren aurkakoa, baina bertsoak sortzeko ez, epaitzeko baizik. Gogoratu zait aspaldian norbaitek eskatu zuela epaileek itsu egiteko bere lana, transkripzioen bidez edo ahots distortsioz. Hasiera bat izan daiteke.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.