Angel Erro.
JIRA

Sinadurak

2022ko azaroaren 17a
00:00
Entzun
Egileak sinatu bi liburu baino ez ditut. Ez da guztiz egia. Idazleek maite dutelako bere liburuak sinatzea, eta lagunei eskainita oparitzea. Horrek bi arrazoi ditu: lagunek, gero, opari eman ez diezaioten beste inori, eta, bigarren eskuko liburu denda batean topatuz gero, bere etxeko Parnasotik nork kanporatu duen identifikatzea. Beraz, bi liburu sinatu baino gehiago ditut. Baina nik berariaz sinatzeko eskatuta bi baino ez. Berez, lehen sinadurarekin erabaki nuen ez niola gehiagotan beste inori bere liburua sinatzeko eskatuko. Bigarrena erruki ekintza izan zen, Durangon.

Pasadizoaz gogoratu naiz atzo Jose Saramagoren jaiotzaren mendeurrena zelako. Bera izan zen nire lehen eta ia azken liburu sinatzailea.

Bilbora espresuki joan nintzen Lisboako setioaren historia aurkeztu ondoren Arriaga antzokian eman beharreko hitzaldira. Arriagaren parean zain egon nintzen noiz agertuko, berari luzatzeko bere orduko azken liburuaren jatorrizko ale bat. Euskal gaztetxo batek portugesez leitzeak ez bide zuen gehiegi inpresionatu. Purrustada batez uko egin zion sinatzeari. Pilar emaztea nire alde agertu zen eta zerbait idatzi zidan. Jarraitu nion leitzen, jakina, idazteari utzi zion arte. Idazleen sinpatian ez dut inoiz sinetsi.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.