Albistea entzun

JIRA

Epaile

Angel Erro -

2023ko martxoak 23

Kirol norgehiagoketan arautegia aplikatzeaz arduratzen denari árbitro deitzen zaio gaztelaniaz; arbitre frantsesez. Eta ingelesez referee. Euskaraz zeregin horretan aritzen denari jokozain deitzen ahal bazaio ere, hitzak oso presentzia txikia du gurean, epaile deitzeko joera nagusi. Horrek, jokozainei ere epaile deitzearenak seguruenik erraztu du Espainiako futbol ligan ezagutzera ematen ari den eskandalua eta herrialde bereko justiziaren funtzionamendu arazotsua elkarrekin lotu ditzadan.

Hasieran ez diot kasu handirik eman Negreira auzia delakoari. Bartzelona Futbol Klubak epaile bat soldatapean eduki izanak, orain justifikatu ezin dituen ordainketak jasota, ez nau, sumintzeko ere, kilikatzen. Kirola gerraren bertsio zuria, sublimatua, omen da, edo omen zen; nolabaiteko ordezkoa bakealdietarako. Garai batean hala esaten zen. Harrotasun nazionala pizteko duen indarrak baieztatuko luke. Bizitza osasungarri beti-gazte baten iragarki mugikorra izaten da maiz gaur egun; edertasunaren euskarrietako bat.

Futbola, kiroletan lehena, modu argienean da neoliberismoaren ispilua: negozioak palkoetan, jokalarien gaineko espekulazioa, marketinaren menpekotasuna... Orain justiziaren independentziaren mitoa eraistea ere gehituta.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

M-28ko hauteskundeak: pentsatu beharreko zerbait

Sabino Cuadra Lasarte - Abokatua

Bilera ofizialak, pasabideko bilerak, komunikabideetako azalaren bilatze larria, alkatetza eta presidentetza aunitzi buruzko ezbaia... zurrunbilo horretan murgildurik gara, eta, horrenbertze ahotsen artean, zenbait gai garrantzizko ari dira urtzen. Ez dut erraten bertze batzuk baino garrantzitsuagoak direnik. Bai, ordea, hausnarketarako xede izan beharko liratekeela.

Gorrotoa heriotza mota bat da
'Don't Say Period'

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.