Proba egin behar zenukete; ez pentsa, halakorik entzun baduzue ere, munduan badenik nahikoa konspirazio. Munduaren martxak darakutsa ez garela saturazio puntura heldu. Ez, gehiago kabitzen dira. Eta burua osasuntsu mantentzeko ariketa bikaina da. Konspirazioek gaztetzen gaituzte. Hortik haien kontra dagoen herra, zahar eta lotuta nahi gaituzte-eta. Horra adibide bat. Ikusten zein erraza den?
Esanen dizuet nola egiten dudan nik. Errazetik hasita. Onena da (baina ez ezinbestekoa) higuin edo desatsegina zaizuen zerbait begiz jotzea, esaterako, gizon batzuek soinean gurutzatuta daramaten zorro ñimiñoa. Nik ezin ditut estetikoki eraman.Ez dut ulertzen zergatik eraman behar duen inork bertan giltzak eta tabakoa eramateko handiegia den baina liburua garraiatzeko txikiegia den poltsa. Jarraian irudika ezazue gobernuek (edo gobernuz gaindiko botereguneek) haien onurez orkestra zezaketen zerbait. Esaterako: munduko polizia agentziak fashion argitalpenez baliatu dira, modan jarri eta pistola non gorde izan dezaten poliziakide sekretuek, jaka erabiltzeari utzi zaionetik. Ikusten? Hortik Euskal Herrian duen hedadura. Orain esadazue ez dela hala. Pirata prakekin baino konbinatzen ez duen zatarkeria hura janzteko beste ziorik ez dago.
JIRA
Konspirazioa
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu