Angel Erro.
JIRA

Maleta egitean

2019ko uztailaren 30a
00:00
Entzun
Modari jarraikiz, oporrak hartu baino lehen aitortu beharko nuke zenbat liburu (eta zer hizkuntzatan) gorde ditudan egunotarako: Kattalin Minerrek udan bere buruari uzten dio gaztelaniaz eta gizonek idatzitako liburuak leitzen. Hedoi Etxarte, maleta egitean, ohartu da irakurtzeke dituen 80 bat liburuetatik bakarra dagoela euskaraz, nondik ondorioztatu baitu gero eta gutxiago leitzen dugula euskaldunok euskaraz...

Aitorraldia Arnaldo Otegik ireki du. Politikariek gauzak egin baino lehen (edo egin ordez) iragartzeko azkenaldiko moda liburuen eremura iritsi da. Bost liburu eramanen omen ditu berak. Guztiak gaztelaniazkoak izateak baztertxoak harrotu ditu, publikoak horrelako aitorpenen azken helburua jendearen aurrean ongi gelditzea dela ulertu baitu; eta politikari abertzale bat nola izanen da eredugarri, gezurra izan arren, euskarazkorik aipatu gabe?

Garai batean uste nuen urtean zehar egin gabekoak egiteko tartea zela oporraldia. Denborarekin ohartu naiz kontrakoa dela. Udarako utzitakoak benetan egin nahi ez dituzunak izaten dira. Udan aspertzeko unerik ez zuelako libururik leitzen ez zuela aitortutako Iruñeko alkate ohi horrek bezala. Norberago gara udan. Logikoa, aspertzea ni, eta zerrendarik ez ematea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.