Angel Erro.
JIRA

Salaketa auzian

2019ko irailaren 18a
00:00
Entzun
Giza eskubideetan ikerketak egindako unibertsitate irakasle batek, Kataluniako kartzeletan torturatzen ote den galderaren aurrean, baiezkoa eman (txostenetan inoiz jaso izan dutenez) eta sindikatu batek salaketa jarri dio. Ez Espainiako Kartzela Sistema kudeatzen den erakundeari. IƱaki Rivera unibertsitate irakasleari. Funtzionarioen ohorea gordetzearren, antza. Mozal legearen nolabaiteko segida logikoa da. Erregimen baten demokrazia kalitatea baxua denean, kalitate demokratikoa auzian jartzea izaten da jazarritako lehena. Epaile batek unibertsitate irakasle horren kontrako salaketa onartu du, kalumniaren delitupean. Horrelakoei ohituta gaudenez, ez diogu erreparatzen larritasunari. Orain gutxi Andreu Navarra izeneko irakasle batek liburu bat atera du (Debaluazio jarraitua), hezkuntza sistemaren gainbeheraren inguruan, eta hainbat elkarrizketa ematen ari da, non, esaterako, ikasle asko lau lerroko testu bat ulertzeko gauza ez direla adierazi duen. Analogiaz, epaile batek onartu beharko luke ikasle sindikatu batek haren kontra jarritako salaketa.

Azken helburua argi dago. Bidegabekeriak salatzea zaildu, zer eta salaketa bat jasotzeko beldurra areagotuta. Izena du horrek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.