Angel Erro.
JIRA

Erromantikoa

2019ko irailaren 20a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Ez nenbilen galtzetan oso lasai; halere, azken unean ausartu naiz El Español agerkari digitalaren elkarrizketa inprimatua aurkezten gizonentzako saunaren sarreran. Fernando Savaterrek bertan esaten dituenetatik esaldi bat azpimarratu dut («Maitasun erromantikoa da maitasun bakarra; bestela uste duena joan dadila ipurditik hartzera»), deskontu txartelerako balioko balit. Sarrerako mutilak goitik behera begiratu nau. Nitaz izan zezakeen tukuaren jakitun, maitasun erromantikoaren kontrako nire aipu sorta erakutsi diot, neure burua aipatzearen lotsa galduta. Toalla eman eta pasatzen utzi dit.

Barruan ulertu dut sarrerakoaren eskuzabaltasuna ez zetorrela filosofo donostiarraren atxikimendutik, saunaren bezero urritasunetik baizik. Kopa bat eskatu eta tabernariarekinhitz egitea beste erremediorik ez dut izan. «Sinesten duzu maitasun erromantikoan?». «Ordaintzen didaten artean...». Liberal bat aurrean neukala ikusita, hauteskunde errepikapenaren gaia atera diot. Pozik hartu du: bozketa egunetan jendez betetzen da toki hau. «Bazenekien Pedro Sanchezen aitaginarreba Madrilgo zenbait gay saunaren jabea izan dela?», gehitu du jarraian, misteriotsu, hauteskunde dei berriaren arrazoiaren klabea hura balitz bezala.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.