Angel Erro.
JIRA

Festa-jantzia

2021eko irailaren 15a
00:00
Entzun
Met Gala deitzen zaio, baina izena berez luzeago du. Suposatzen dut denok ikusiko zenituztela aurtengo galaren irudiak. Berez hori izaten da koska, zeinek ote daraman look ausartena. Nik aukeratua dut zein den nire faboritoa: Lil Nas X kantariarena. Ikusi duzue?Telebista saio batean oraindik emakumezkoen jantziak baino ez dituzte ateratzen, baina gizon batzuengan ere bada ausardiarik.

Dena den, kritika gehiago jaso ditu Alexandria Ocasio-Cortez 31 urteko kongresistaren jantziak. Hori bai ikusi duzue? Ez dute telebistan hainbeste atera, baina horrek ez du eragotzi maiseo galanta jaso izana. Jantzi luze zuria, atzetik letra gorrietan «Tax the rich» esaldia irakurgarri. «Zergak aberatsentzat».

Asko dira mezuarekin haserretu direnak, baina mezuari zuzenean eraso ordez, maiz egiten den bezala, mezulariaren ustezko kontraesanen kontra jo dute. Zerga sistemak goian daudenei mesede egiten diela salatzearen kontra egitea zailagoa da. Horregatik, askotan jotzen dute hori ikusarazi nahi duenaren kontra. Eta beti aurkituko dute nola. Gala horretara joatea ez da merkea, AOC-k hara joatea ordaindu ahal badu, aberats bizitza eraman ahal badu, ezin du bere klase sozialaren pribilegioen kontra jo. Hala dabilkie logika.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.