Angel Erro.
JIRA

Maskara edo musuko

2022ko apirilaren 22a
00:00
Entzun
Maskarak nahitaezkoa izateari utzi dion egunean (musuko hitzak, berriz, aspaldian utzi zion nahitaezkoa izateari, euskal hiztunen hasierako booma igarota) ez dut alde handiegirik sumatu. Egia da asteazkenean ospitalera joan behar izan nuela, goizean goiz, autobusez, gainera; (m)askatasun estreinatu berriaren salbuespen bakanetakoak.

Erietxetik atera eta, ez nago seguru, esanen nuke kafetegi batera sartzeko jantzi nuela atzera maskara edo musukoa, kalean tarte batez kenduta eraman ondoren. Alegia, orain arte bezala. Bai, atzera jantzi nuen, baina berehala kendu. Orain arte bezala. Pentsatzen jarrita, aldaketa nagusia jendeak solasgai berri hori erabiltzea zen. Teleberrin, esaterako, hamabost minutu erraz joan ziren, ia herriz herri, maskara (edo musukoa) nahitaezkoa ez izatea jendea nola eramaten ari den. Esanen nuke ez zutela ni bezalakorik topatu, alegia, alde handirik nabaritua ez zuela esanen zienik. Agian horregatik aitari (berarekin bainengoen, maskarik gabe) kexatu nintzaion: «Ez da Euskal Herrian beste ezer gertatu hainbeste denbora eskaintzeko honi?». Aita, berriz, pozik zegoen. Zinema aretoetan ere kendu ahal diren zerbait esanen zain. Hori da egun osoan topatu dudan lehen ezberdintasuna.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.