Angel Erro.
JIRA

Laurogei-mina

2022ko uztailaren 5a
00:00
Entzun
Asteburu honetan nuen asmoa, baina oraindik ez dut Stranger Things-eko laugarren denboraldiaren amaiera ikusterik izan (spoiler-ik ez!). Azken bi atalak ostiralean «askatu» zituen Netflixek, zeinak dosifikatu baitizkigu, ume aseezinak bagina bezala, eta beharbada arrazoia dute. Ez aseezinak garelako horretan, umeak bezala tratatuak izatea maite dugulako baizik. Telesaila azkenean ez da hortaz ari? Ez traman, girotzean. Haren harira, asko dira 80ko hamarraldiarekiko nostalgiaz jarduten duten artikuluak (honako hau bat gehiago baino ez da). Laurogei-minak jo omen gaitu, urte horiek zuzenean ezagutu ala ez. Konstrikzioz betetako mundu batean bizi diren ume eta nerabeen ikuspuntu ilusionatutik begiratuta.

Erraza da (beraz, hortik joko dut nik ere) munduko gaurko egoera ordukoarekin erkatzea: bi bloke aurrez aurre, kolapsoaren arriskua, ideologia neoliberalaren garaipena... Nostalgiak segurtasun sentsazioa eskaintzen du, guztia okertzen hasi zeneko unera itzulita. Stranger Things telesailean bertan pertsonaiek deskubritzen dute haien gaitzen jatorria 50eko hamarkadan gertatutako zerbait dela. Eta, berez, zer izan ziren 80ak, 50ekiko oroimina baino? Agian Historia hori besterik ez da, spoiler alert oharkabea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.