Angel Erro.
JIRA

Oraindik

2023ko apirilaren 12a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Esanguratsua da «irla desertu batera zer liburu eramanen zenuke?» galdera nork bere liburu faboritoa aitortzeko formula baztertzailetzat ulertzea modu orokortuan. Ataka horretan inor gutxik aipatuko luke oraindik leitu gabeko liburu bat, nahiz eta aski erantzun zentzuzkoa dirudien. Normalean luzea izaten da noizbait (hil baino lehenago) irakurri nahiko genituzkeenen zerrenda. Eta eskerrak.

Nik asteburu honetan ikusi dut oraindik (nire adinean!) ikusi gabe neukan film klasiko bat. Pentsatu dut pozgarria dela balizko plazer-iturri gutxi gorabehera bermedun asko nire zain egotea oraindik. Hori da gehienbat klasiko bat. Zergatik ez nuen joan den asteburura arte Barry Lyndon, Stanley Kubricken egokitzapen historikoa, ikusia.Batzuetan nire ingurukoak harritu egiten dira zenbat film/liburu/herrialde ineskusable ezditudan oraindik (azken hitz hau giltzarria da) ikusi/leitu/zapaldu.

Klasikoen goraipamen topikoak ez digu ahantzarazi behar haien balorazioa klasikotzat joa izateak berak kutsatuta dagoela. Barry Lyndon-en garaiko kritikek hantuste eta arimarik gabeko iritzi zioten. Kontua da orduko film hantuste eta arimarik gabeko guztien artean zergatik iraun duen honek, eta uharte desertu batean nola bisiona nezakeen.
Gaiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.