Angel Erro.
JIRA

Kruasan onenak

2023ko apirilaren 19a
00:00
Entzun
Satira politikoaren gailur bat ikusiahal izan dugu, orain gutxi, Luis Sal izeneko youtuber italiarraren eskutik, zazpi minutura iristen ez den bideo baten bidez. Sare sozialetan dabiltzan influencer-en gomendio bideoen parodia egin du, Parisko kruasan onenen dastaketa eta haiei buruzko iruzkinak eginez, axolagabe itxuraz pentsioen igoeraren kontrako manifestazioen erdian.

Hain dago ongi egina, hain betean asmatu du gaurko ezaugarriekin, kritikaren leherketa aldi berean zabaltzen da norabide guztietan, baita kontrakoak diren norabideetan ere. Horrek beharko luke umorearen helburua.

Zertaz nahi digu Luis Salek ohartarazi? Mundu guztia turista izan eta benetako esperientziak bizitu beharrak deserrotze ideologikora daramala? Gure eskubide galera kolektiboaren aurrean kontsumismo hedonista indibidualista (baina ez bakana) dela eskaintzen zaigun irteera? (Qu'ils mangent des croissants, diote Marie Antoinette berriek). Iraultza bera ere ikuskizundu daitekeen beste produktu bat dela? (Best protests in France izan zitekeen gai alternatiboa). Macronek esan du frantsesen haserrea ulertzen duela (ez aita batek umearen kasketa ulertzen duen legez, ohitura nazionala onartuta baizik), baina ez dagoela besterik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.