Angel Erro.
JIRA

Estralurtarrak parlamentuan

2023ko irailaren 15a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Iñigo Urkulluk Eusko Legebiltzarrean eginiko agerpenaz arituko naizela ematen du, baina gai horretaz bihar arituko naiz, agian izenburu berarekin. Gaurkoan egiazko estralurtarrez, egiagozko estralurtarrez, balizko estralurtar egiazkoez (ez dakit nola deitu) idatziko dut, aste honetan Mexikoko Parlamentuan bi gorputz ez-gizatiar aurkeztu dituztelako, beste planeta batetik etorritakoei jendeak eman ohi dizkion gorabeherako itxuradunak. Aurkezpen ofizial horrek ia bat egiten du, bai denboran bai helburuetan, AEBetako Kongresuan militar ohiek emandako lekukotasunarekin, baieztatuz Objektu Hegalari Ezezagunen existentzia ezagun eta agintariek isildutakoa.

Ez esan ez dela bitxia. Egia ahulen dagoengarai honetan betidaniko hiri kondaira egiaofizialen egoitzara iritsi da. Egiten du horrek benetako? Ez dirudi. Zientzialariek piztien hezurrek osatutako giza figuratzat jo dituzte Nazcako estralurtarrak. Baina edonondik etorritako izaki horiek zerbait, oso larria, adierazten ari dira gure gizarteaz, gure garaiaz. Neoliberalismoak ufologia baztertu zuela leitu diot Jorge Dioniri, zonbien kontakizun apokaliptikoak ekarrita. Ate nagusitik itzuli da. Beste fase(zahar) berri batera pasatuko ginen.
Gaiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.