Angel Erro.
JIRA

Iñaki ze zatar dagoen Qatar

2021eko abenduaren 4a
00:00
Entzun
Harritu nau Qatarko Munduko Futbol Txapelketako antolakuntzako batzordeko presidenteak LGTBQ futbolzaleak hara lasai joan ahal izango direla (salbuespena eginez, suposatzen dut) jendaurrean maitasun keinurik egin ezean esan duenean sortu duen harridurak. Lesbiana, gay, trans, bisexualen eta oro har queer jendeak hainbat herrialdetan bizi dugun bazterketa egoera salatzera bideratutako zutabe tipikoa egiteko tentazioak jo nau, baina, halakoak beharrezkoak izan arren (bidegabekerioi Mendebaldeko herrialdeek diruaren hotsa adituz gero entzungor egiteko tendentzia aipatuta betiere), erabilgarriagoa iritzi diot hurbilekoari begira jartzea, perspektiba galduko ez badugu.

Gay den norbaitek ez du Qatarrera joan behar maitasun keinuak non egin behar/ahal ez dituen jakiteko. Ustez herrialde, eskualde, herri edo hiri aurreratu eta modernoenetan badaude zonak, badaude orduak, non ez ginen edozein egitera menturatuko, eta norbaitek, gutako ausartenek, eginez gero, bere gain arrisku handiak hartuta, gero besteok askatasun espazio berriez goza dezagun. Futbol munduko homofobia, gainera, Qatarreraino joan gabe, ez da kontu berria. Horkoa sala dezagun, bai, baina etxean lan eskerga dugula jakinda.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.