Angel Erro.
JIRA

Tira, listo

2022ko urriaren 29a
00:00
Entzun
Azkenean ez ziren hain arriskutsuak ere. Ursulak telefono deia hartu edo egin zien. Emmanuelek ere bisitatxoa egin dio, eta agian maskulinoz mintzatu ere zaio kontseiluko lehendakariari: xelebrekeria kaltegabea. Egia da batek pentsa zezakeela neurri gogorrak atzeratuko zituztela, mailaz maila joanen zirela, aurpegi adeitsuari eutsiko ziotela luzeago. Tira, beharbada iragarri dutena ez zegoen zertan atzeratu, mailaz mailako tenkaketan zero gradua da, irribarrea abandonatu gabe hartu daitekeen erabakia. Azken finean, aurreko gobernu batek ere Italiako portuetara sartzea debekatu zien itsas zabalean erreskatatutako etorkinak zekartzaten itsasontziei, gobernuz kanpoko erakundeek ustez gizaldeko motibazioez itsasoratzen dituztenei. Ez gintuen harritu beharko, alegia. Salviniren xelebrekeriak direla esan genezake. Eta azkenean fabore bat egiten ari zaigu. Guri, eta baita etorkinei ere. Lan zikina norbaitek egin behar du. Kontzientzia txarra bagenu, aski dugu berez mafien kontrako borroka dela sinestea, edo bestela esku-eskura dugun gehiengo aurrerakoi eraldatzailea leherraraztera datorren bonba atzeratua direla etorkinak.

Ahaztu zait masibo hitza sartzea. Tira, jar ezazue zuek nahi duzuen tokian eta listo.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.