Angel Erro.
JIRA

Itzulpenak

2019ko maiatzaren 2a
00:00
Entzun
Donald Trumpen ebakera hain izaten da argia, ingelesean trebatzeko erabil litezke haren hitzaldiak; mezuagatik ez balitz. Mezua ez baita batere argia, itzulpen zaila eta ez begi kolpekoa baizik. Esaterako, herenegun, gauean, Venezuelako estatu-kolpe saioa gertatzen ari zen bitartean, honako txio hau idatzi zuen AEBetako presidenteak: «I am monitoring the situation in Venezuela very closely. The United States stands with the People of Venezuela and their Freedom!». Ingelesaz gain, amerikar diplomaziera menperatu behar da ulertzeko. Ni ez naiz horretan oso trebea, baina esanen nuke doako petrolioaz zerbait esaten ari dela.

Freedom hitzak (hitza baino areago, partikula gramatikala; fosil lexikoa) kapitalismo basatiaren legeen arabera bizitzea esan nahiko luke. Gero eta beldur handiagoa ematen didate askatasunaren aldarria egiten dutenek, eskuinetik heldu direlako gehienak. «USA stands with the People of Venezuela» esamoldeak ere azterketa zorrotza eskatzen du. Venezuelako jendeak, kontrakoa dirudien arren, ez du venezuelarrak esan nahi (AEBren blokeoarekin bateraezina bailitzateke ustezko bermea). Stand aditzari, nork esaten duen, bolbora usaina dario.

Maduroren gaztelania kanpaitsuegiaz beste egun batean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.