Angel Erro.
JIRA

Eros

2019ko maiatzaren 15a
00:00
Entzun
Arte plastikoetan izaten omen dira sorkuntzari buruzko eztabaida interesgarrienak. Esanen nuke hala entzun diodala IƱigo Astizi. Hitzik gabeko obrek seguruenik interferentzia gutxiago sortzen dute hari buruz jarduteko orduan. Ohartu naiz nik gutxitan eztabaidatu dudala arteari buruz. Inoiz ez da berandu. Zerbait errazetik hasiko naiz.

Zabalduegia ikusi ez dudan notizia batek dioenez (faltsua zela pentsatzeraino, baina bilatu dut eta hor zegoen, agentzia serioek hedaturik), Vermeer-en Neska gutun bat irakurtzen margolanean (ez nahas egile beraren Emakume bat gutun bat irakurtzen lanarekin) aurkitu dute leihoaren ondoan leitzen ari den neskaren atzeko paretan egon bazegoela Eros edo Kupido bat, gutunaren eduki maitasunezkoa azpimarratuz, norbaitek, antza, ez egileak, ezabatu zuena. Dresdengo museoko zaharberritze arduradunek Kupido estaltzen duen margo pintura kentzea erabaki dute, eta munduari eskaintzea Vermeeren tailerretik atera bezala.

Nik zalantza egiten dut. Ongi dago X izpiek arte adituei koadroaren interpretazioan sakontzeko argudioak eskaintzea. Baina gezidun umemokorik gabe, neskaren begirada hutsez eta beirazko isla hutsez, ez da obra sotilagoa? Ezin du denborak, ezjakintasunak, zentsurak maisulana hobetu?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.