Angel Erro.
JIRA

Mikrotik

2019ko ekainaren 6a
00:00
Entzun
Intsumisioaren mugimenduari buruzko 2 urte, 4 hilabete dokumentala egiteko diru funtsak lortu diren egun berean, mikromezenasgoaren baliabidera jotzen ari den beste dokumental baten berri izan dut; bigarrena Euskal Herriko Bakearen Aldeko Koordinakundeari buruzkoa (erdal izenaz ezagunagoa: Gesto por la Paz) izanen da, dirua lortzera. Ezinbestean lotu ditut biak eta aldi berean baita bi mugimenduak ere. Aurka eginen dit baten batek, baina funtsean ez ziren elkarren hain ezberdinak izan.

Garai bateko erretratua osatzera datoz biak, 80ko hamarraldi amaieran abiatzen dena. Biek, antza denez, behetik sortutako gogoratu nahia azaleratzen dute. Eta argi dago orain dela horretarako une egokia. Hau bezalako lan gehiago beharko genituzke. Memoria ariketa egin beharra dugulako. Ez dugu denok guztietan dirua zertan jarri (erakundeek bai jokatu beharko lukete eskuzabal, eta denon dirua horretara ere bideratu), baina bai saiatu beharko genuke guztiok ikusten, guztiok pozten horrelako ekimenen aurrean. Datozela gehiago. Ahalik eta kalitate handikoenak. Ahaztu gabe lekukotasunak (ahalik eta zokoratuenak) eta haiek zabaltzea dela muntakoa. Bigarrenak diru funtsa lortuko duen egun berean hirugarren baten berri izanen ahal dugu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.