Angel Erro.
JIRA

Alkate jaun-andreak

2019ko ekainaren 15a
00:00
Entzun

Gaur, aldi berean, 8.131 alkatek karguaren zina eginen dute estatu espainiarrean. Horietako ez gutxik Hego Euskal Herrian. Azken unera arteko intrigaren bat, itxaropen zirrikitu txikiren bat, ezusteko emaitzen bat, azken orduko irizpide aldaketa. Aldiberekotasunak horrelakoak oharkabe pasatzeari laguntzen ahal zion. Nonbait gertatuko da horrela, batek daki, baina ez bakoitzak espero edo nahiago lukeen tokian. Gauzak errazagoak izaten dira, begien bistakoagoak. Legeari eskerrak, asteburuan gertatzen ari da, ematen baitu asteburuan iraulaldiek min gutxiago ematen dutela. Errealitate dosi bikoitza izanen dugu astelehenean zain. Pozik esnatutakoak ere, orduan, aitortu beharko dio antzezlana oraindik ez dela amaitu. Lau urteko atsedenaldia ez dela oraindik hasi.

Atsedenaldia esan dut, eta toki askotan beldur gara atzeraldia ez ote den izanen. Nahiago genuke atsedenaldi hutsa balitz. Hauteskundez hauteskunde politikari guztiak berdin direla, agintean nor dagoen berdin dela esaten duten herrikideek (batzuk ongi gertukoak) gero eta gehiago harritzen naute. Non bizi dira? Auzokide pobrerik eta ondorengorik gabeko presente beti-berdin eta hesitu batean?

Gaur lau urteko ilusio eta lanik onena opatzeko eguna da.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.