Angel Erro.
JIRA

Politikarik onena

2019ko azaroaren 1a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Rosalia kantariak Twitterren bota du galdera: «Zertan ari zarete?». Grazia gehien egin didan erantzuna Iker Armentia kazetariarena izan da: «Arantza Tapia Teleberrin ikusten». Antza, minutu asko ditu sailburuak albistegi publikoan. Zer esan asko izanen du. Baina ez beti egokiak. Azken horien taldean sartuko nituzke irakurri dizkiodan adierazpen batzuk: «Euskadin politika sozial onena industria politika da». Industria indartsu bat izateak arazo sozial guztiak edo gehienak berez desagerraraziko balitu bezala. Ez du zertan. Erraz irudika dezakegu sozialki bidegabea izan daitekeen industria indartsuko herrialde bat. Poetak esan zuen bezala, batak ez du bestea kentzen. Eta beste euskal poeta batek orain gutxi aldarrikatu bezala, «edonork daki makina-erreminta beste guztiaren gainetik dagoela hemen (batzuetan pentsatzen dut pertsona jaio beharrean, hobe joango litzaidakeela bizitza makina-erreminta jaio izan banintz)». Beharbada, hor nonbait dira kontuak, Eusko Jaurlaritzak makina-erraminta nahi gaitu denok (argudioaren onerako neu ere sartuko naiz zakuan), edo dagoeneko hala garela sinetsita dago, eta orduan, bai, logika luke politika sozialak eta industriaren ingurukoak berdintzearenak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.