Angel Erro.
JIRA

Inpaktu ekologikoa

2019ko abenduaren 4a
00:00
Entzun
Iritsi da Lisboara neska eta hortik ez zait argi gelditu Madrilera auto elektrikoz edo trenez joanen den. Hasieran trena esan zuten, garraiobide kuttuna duelako trena Gretak, eta nik ere bai, baina, antza, Lisboatik Madrilera doazen trenei zenbait tramotan katenaria falta zaie eta fuel-olioz mugiarazten. Zuk bazenekien hori? Nik orain ikasi dut. Eta bazenekien Lisboara trenez irits zitekeela? Akaso hori bai, baina, portugaldar hiriburua modan egon arren, ez dut ezagutu Lisboara horrela iritsi edo Lisboatik horrela joan denik. Eta ez zen izanen Greta Thunbergek tren hori ez hartzeko eduki dituen erreparoengatik. Bidaiari erosozale eta eskaintza-ehiztari bilakatu gara. Ez nago seguru irizpide berde berriak modan jarriko diren, bestelako lehentasunak atzenarazteko beste.

Irakurri berri dut Coldplay musika taldeak ez duela nazioarteko bira gehiago eginen, haien bidaiek duten inpaktu ekologikoa saihesteagatik, edo alternatibaren bat topatu arte. Holako erabakiek, mundu guztiak hartu arte, izan dezakete irrigarritik zerbait. Ez duzue irudikatzen Los Angeleserainoko hegaldia hartzeko prest legokeen Coldplayren zale amorraturen bat? Nahiago nuke kontzientzia piztailetik ere baleuka.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.