Angel Erro.
JIRA

Kartzela ofizio

2019ko abenduaren 17a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Ez naiz bertsozale handia; horregatik, igandera arte ez nintzen enteratu Gipuzkoako Bertsolari txapelketa nork irabazia zuen. Irabazleari txapela nork jantziko zion lehenagotik irakurria nuen nonbait gain-gainetik, baina (bertsozale handia ez naizen froga gisa aitortzen dut) ez nuen igandera arte jakin, argazki oin bati esker, aita-seme suertatu zirela txapelduna eta txapel jartzailea. Larunbateko bertso bakar bat ere aditu ez dudanez, ezta epaile nor ibili zen ere, lasai esan dezaket susmoa hartu nuela puntuaketan argazki hori bilatuko zutela, modu inkontzientean, ikusleek eta epaileek beraiek ere, eszenaren hunkigarritasunaz jakitun. Ez alferrik, superpotentzia emozional bat gara.

Egañak txapelketa nagusiaren lekukoa Lujanbiori pasatu zionean, ni bertsozale handia izan gabe ere, gogoan dut orduko giroan nola zegoen aldaketa garaia zela. Suposatzen dut gaitza behar duela horrelakoei itzuri egiteak, epaileek lortzen ez dutela uste izateko arrazoirik ez dudan gisa berean. Halere (ezjakinaren galdera), inoiz pentsatu dute gela bakartu batean kartzelatzea, bertso emaitzak baino ez ikusita? Testua bere horretan epaitzea bertsolaritza urardotzea ez bada behintzat, literatur irizpideekin kutsatuta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.