Angel Erro.
JIRA

Neutralak

2020ko urtarrilaren 16a
00:00
Entzun
Nork nahiko luke neutrala izan? Irabazle bati edo bere burua irabazletzat duen bati baino ez litzaioke bururatuko eduki neutralak eskatzea, batez ere Historia bezalako arlo batean. Berez, ez dago erabat objektiboa denik. Errege godoen zerrenda bat ere, garai batean buruz ikasi beharrekoa, ideologia jakin baten zerbitzurako tresna da: zer isiltzen duzun, zeri ematen diozun lehentasuna, zeren aurrekaritzat aurkeztu nahi duzun. Datuen garaian bizi gara; datu besterik ez omen gara, eta ezinen gaituzte konbentzitu datuen objektibotasunarekin nahi adina errelatu eraiki daitezkeenik.

Lehen Hezkuntzako ikasleentzat prestatutako Iruñeari buruzko ikasmateriala aldatu nahi du Navarra Sumako udal taldeak. Hezkuntza zinegotziak (Ciudadanoseko Fernando Sesmak) sartu nahi dituen aldaketak zuritu nahi izan ditu eduki neutralagoak izanen direlakoan. Aurrera eraman nahi duen ekintza partzialaren kontra jotzeko ez dut nik oraingo ikasmaterialaren inpartzialtasuna aldarrikatuko. Guztiok kutsatzen dugu dagoeneko kutsatuta eman diguten historia berritzen dugun aldiro. Batzuetan egokitu zait Iruñean zizeronearena egitea eta nigan nabaritu dut, zer azpimarratzen nuen, nondik abiatzen nintzen, zer nahiago nuen jakintzat eman.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.