Angel Erro.
JIRA

Atzoko greba

2020ko irailaren 16a
00:00
Entzun
Aitortu behar dut pixka bat harritu nautela Aitor Estebanen adierazpen batzuek, esanez atzoko greba ez zuela arrazoizkoa ikusten eta Eusko Jaurlaritzari ehun eguneko ohiko epea ez zaiola eman, bi egun besterik ez baitira joan martxan jarri zenetik. Niri ez zitzaidan burutik pasatu Eusko Jaurlaritzaren XII. legealdi hasi berriaren kontra egindako protesta zenik, lehenago datorren eta zabalagoa den arazo bat eta baliabide falta salatzekoa baizik. Egia da, Estebanek esan bezala, ez dirudiela logikoegia hemen bai eta beste autonomia erkidegoetara, Nafarroara, esaterako, deialdia ez zabaltzea, inprobisazio eta irakasleen abandonua ez delako EAEko esklusiba izaten ari. Eta, areago, esanen nuke, ez egun bakarrekoa, mugagabea beharko zuela, segurtasun bitarteko minimoak eskuratu artekoa, halakorik ez badago, ez baitu zentzurik gaur eskolak ematen hasteak. Hala eskatzen du koherentziak.

Guraso batzuei ere koherentzia falta izan zaie, orain aste batzuk neurririk ez zegoela salatu eta, pandemiaren aurretiko ratioak aski jaitsi ez badira ere, grebalariez kexatzen hasten baitira.

Harritzen nau greba deialdi bakoitzean agintariei eta herritar batzuei gogoratu behar izateak grebek nola funtzionatzen duten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.