Albistea entzun

JIRA

Arduragabeak

Angel Erro -

2021eko azaroak 30

Zinez faltesten dut egiten dudan bakoitzaren gaineko ardura izatea ez zegoeneko garaia. Orain bi-hiru urteko arduragabetasuna irrikatzen dut. Kontu zaharra da, baina modu berrian ikusarazi dit oroiminak. Igandean, esaterako, ez nintzen Nafarroako bertso finalean izan, beste aisialdi mota aukeratu nuen, baina, edonola, hartara lasai joan arren, une oro kezka izpi bat izaten duzu, beharrezko arreta jartzen ari zaren, eta hortaz, ahanzten zaren momentuan ere erru dosiren bat hor ibiliko zaizu hozkaka, zeure edo besteen osasuna arriskuan jartzen ari ote zaren. Ez txertatzea erabakitzea ere askotan da ohartuki hartutako deliberoa, aldiro elikatu behar dena, eta horri buruz egun gehienetan pentsatzera eramaten zaituena. Hemen ez dago inor libre. Eztul txikia dut gaur eta hortaz kezkatzen ez nintzenekoaz bekaitz naiz.

Plano indibidualaz aritu naiz, ardurarik eza orokorrean ezin zurituzkoa delako. Omikron aldaeraren berri ere izan dugu asteburuan. Iragarrita zegoen herrialde txiroak txertoz hornitu ezean aldaera berriak sortuko zirela, hemengo aurrerapenak ere auzitan jarriko zituztenak. Nire arduragabetasun pertsonalaren itzulera puska batez atzeratu edo are betikotu dezakeen arduragabekeria.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...