Angel Erro.
JIRA

Itzulpenak nagusi

2022ko martxoaren 29a
00:00
Entzun
Beñat Sarasolak aurrekoan gogoetazko txio bat bota zuen, Nafarroako liburu denden elkarteak aurten euskarazko liburu onenaren saria H.D. Thoreauren Walden lanari eman izanaren inguruan: «Errespetu osoz, jatorrizkoak eta itzulpenak nahasteak nahas-mahaserako besterik ez du balio. Eta txikia beti galtzaile». Guztian nago ados, agian kontu honetan «txikia» nor izaten den izan ezik. Georges Simenonen Maigret (Igela, 2010) irakurtzen ari naiz eta horretan nengoela jakin dut hori ez dela Maigret komisarioaren euskaratutako lehen eleberria, baina bai argitaratzen lehena. Urte berean Labayruk, Andres Urrutiaren ardurapean, Aspaldiko Maigret eman zuen argitara, 1954an Eusebio Erkiagak itzulia, baina mende erdiz ahaztua. Euskaltzaindiak urte hartan antolatutako lehiaketa batean hirugarren gelditu zen. Polizia-nobelak saritzeko lehiaketa zen, izan jatorrizkoak ala itzulpenak. Etxaideren Joanak joan gertatu zen garaile.

Nafarroako liburutegien irakurle klubek liburu lote berriak erosteko iradokizunak egiteko gonbitea iritsi zait, haietako baten koordinatzailea naizen aldetik. Irizpide orientagarrietako batek txunditu nau: «Euskarazko liburuen kasuan, jatorrizko edizioak nahiago izanen dira, ez itzulpenak».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.