Angel Erro.
JIRA

Tximinoarena

2022ko maiatzaren 25a
00:00
Entzun
Jarraitzen du hedabideetan tximino baztangak gizonezko gayen eritasun bat izaten? Nire lagun (heteroen) taldean bai. Nik, ahal neurrian, horri buruzko notizietatik deskonektatu nuen aspaldian, informazioari oro har ematen ari zitzaion jite sentsazionalistarekin nazkatuta. Egunkari gehiago saltzeko edo audientzia igotzeko balio badu ere, luzera kaltegarria da, kutsatzeko arriskua talde jakin eta itxi baten barrura mugatzen duelako, eta gero gerokoak. Baina garai bateko bekatuen zama osasun kezka bihurtu dugun honetan, ez dago kondena eraginkorragorik eritasun batekiko lotura iradokitzea baino. Sauna bezalako zulo infektuetan kutsatu dira, gainera!

Edo zortzi mila laguneko orgietan! Datua astelehenean eman dit Iruñeko nire lagun batek. Hitzordura agertu ahala, bitan tokatu zait irribarre batekin «tximinoarena» Madrildik ekarri ote dudan erantzutea. Hitzez hitz, erantzun ordez irribarrea eskaini diet, bietan. Horregatik, dagoeneko laurak geundenean, nire partaidetza gabe jarraitu dute solasarekin. Batek bota du orduan zortzi mila laguneko orgiarena, niri zeharka begira, horrelakoak daudelako baieztapen esperoan edo. Baietz pentsa dezatela hobetsi dut, haien eta nire munduen arteko amildegian babestuta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.