Angel Erro.
JIRA

Konstituzio plaza

2023ko otsailaren 2a
00:00
Entzun
Gauza bitxia da. Palma Mallorcakoan eta Bartzelonan Carrer de la Constitució izeneko karrika bana dute; Valentzian Avinguda de la Constitució bat. Galizian ere hamaika dira Rua edo Praza da Constitución direlakoak. Orain dator bitxiena, Donostia batean ere badago Konstituzio plaza bat. Hauek oraindik bitxiago, flipatzeraino, irudituko zaizkio Iruñeko epaile bati, zeinak ebatzi baitu Constitución hitzak ez duela euskarazko itzulpenik behar (eta beraz gaztelania hutsean agertu behar duela, udala elebitasunera derrigortua dagoen arren), «izen propioa baita, [euskararako] itzulpenik onartzen ez duena».

Jurisprudentzia ezarriko du epai horrek? Egiaztatu behar. Zeren, hala balitz, eta nik denbora eta bitarteko gehiago banitu, Kataluniako, Galiziako eta Euskal Herriko kale/plaza horien izenen aurkako helegitea jarriko nuke. Ea zentzugabearen hedapena nolabaiteko antidotoaote den.

Egonen da, gure artean, Konstituzioak euskaraz ere izenari eusteak bost axola dionik, besteak beste, konstituzio horrek, espainiar abizenekoak, ezartzen dituen mugak direla kausa; euskarak merezi duten kausa hobeak dituela iritzita. Baina gakoa beste bat da. Hizkuntza unibertsalaren izaera da euskarari ukatu nahi diotena.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.