Angel Erro.
JIRA

Bahia

2023ko martxoaren 4a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Asteburuan lasai egonen gara, etxean, hotzaz eta Netflixen harpidetzaren azken egunez gozatzen. Nahiko atera ginen joan den asteburuan. Anfitrioi ibili ginen. Anfitrioi-edo. Gero eta zailagoa da nork bere hiria kanpotarrei erakustea.

Aspaldiko lagun batzuk etorriko zirela jakin bezain laster gure etxera afaltzera (edo bazkaltzera edo meriendatzera edo haiek nahi zutenera) etortzeko gonbidapena luzatu genien. Ukoa mindu gabe onartu genuen. Denbora mugatua da eta ez dute etxe batean eman nahi, hiriak eskaintzen dituen eskaintza eta berritasun guztiei bizkar emanez. Guztiz ulergarria. Gu ikusi nahi gaituzte, eta eskertzekoa da, baina ez dute gurekin egotea plan bakar. Badirudi, esaten dit bikotekideak, bahitu nahi ditugula bestela.

Hitzordura bidean, nora eramanen aritu gara pentsatzen, gure jatetxe eta taberna kuttunenak aletuta. Hori ere alferrik izan da. Argi dute zehazki nora joan nahi duten, jarraitzen dutentiktoker edo youtuber pare batek gomendatu omen dituen modako tokietara garamatzate haiek gu. Handinahiegiak iritzi diegu, baina zer dakigu guk. Aspaldian utzi zioten autoritatedun iritziek pisua izateari, nahiz eta horrek edozeinen esku (merkatuaren menpe gehienetan)uzten duen nora jo, zer irakur eta abar.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.