Albistea entzun

JIRA

Herrena

Angel Erro -

2023ko martxoak 9

Auzoan jan-edanak erostera joateko denda gertukoenean oso kutxazain sinpatikoa dute; guztientzat izaten du hitz adeitsuren bat. Niri, esaterako, beti galdetzen dit ea zer gertatu zaidan, herrenka ikusten nau eta. Lehenengo bi aldietan esan nion bezala, hurrengoetan ere azaldu diot ez zaidala deus gertatu, ni gertatu natzaiola neure buruari (edo horrelako zerbait), alegia, berez naizela herren, zeina berez gezurra baita, ez naizelako berez herrena, baina bertsio laburra ematea adeitasuna erakusteko nire modua da.

Honek guztiak pentsarazi dit agian norbait ezberdintzat jotzen nauela aldiro; dendari horrek hobekien identifikatu duela nire barneko nia, une oro aldatzen doana. Edo ni baino are despistatuagoa dela. Edo haren adeitasunaren atzean funtsean besteekiko ezaxola erabatekoa dagoela. Edo desafio bat dela, edo klabean eman nahi didan mezua, lanak berarekin dakarren alienazioaz ohar nadin eta hemen sala dezadan, egunero reset egin behar duen behargin bihurtuta.

Erosketa egin behar dudanean saiatzen naiz bera kutxan ote dagoen ikustatzen, lasaiago ibiltzeko. Bera badago, sartzea beste erremediorik ez dut gehienetan, etxetik gertuen dudan saltokia delako eta nik ez dut ahanzteko hala dela, bai, herren naizela.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Gaiak

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...