Albistea entzun

JIRA

Inkestak

Angel Erro -

2023ko martxoak 21

Aitorpen bat. Oso gogoko ditut inkestak, nik haietan parte hartuta ala ez. Miresgarriak iruditzen zaizkit. Aukera dudan guztietan erantzuten dut inkesta bat. Munduan eragin dezakedalako ilusioa gazte mantentzeko bide errazena iruditzen zait. Tira, egunkari batean zutabe bat edukitzeak ere indartzen dit sentsazioa, baina ezer ez da inkesta batean parte hartzea bezain erraza eta kitzikagarria.

Nire amets betegabea da inoiz deituko didatela telefonoz eta ez dela konpainiaz (edozeinetaz) aldatzeko gonbidapen interesduna izanen, baizik eta hurrengo hauteskundeetan botoa nori emanen diodan galdetzekoa. Oraindik ez dut argi egiarekin ala ez erantzunen nukeen (ametsetan bide onena zein den nahasgarria izaten da), egiaosteko garaiotan ez dagoelako jakiterik zer den eraginkorragoa. Modu berean leitzen ditugu argitaratzen diren inkestak, eta egunotan asko argitaratzen dira, emaitza sotilki kontraesankorrekin, aldaketa funtsean posiblea ez dela sinetsarazteko asmoz diseinatuak diruditenak.

Inkestetan gehien maite dudana da denok aurkitu dezakegula bertan zoriontsu izateko moduko bat, ai, non gure proiektu guztiak ausaz beteko ziren, non gizarte justuago bateranzko urrats txiki baina erabakigarria ematen ariko ginen.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Gaiak

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.