Albistea entzun

JIRA

Emaztegaia

Angel Erro -

2023ko martxoak 22

Ezkondu aurreko agur festa tipikoan parte hartzen ari ziren, eta bera ezkongaia zen, hemendik gutxira benetan eramanen duen belo zuriaren bertsio parodikoa jantzita, haien lagunak (denak neskak) ez bezala. Bartzelonako Errege plazan gaude, auzoko elkarte batek antolatutako kontzertuan, emaztegaia hurbildu zaigunean, adiskideek jarri dioten ginkana estiloko probetako baterako laguntza eskatzera.

Ez gara haiek uste duten publiko harkorra. Horrek ez die atzera eginarazi; musika amaituta, guregana hurbildu dira ea ezagutzen dugun taberna edo festa-aretoren bat parrandan jarraitzeko. Gure deserosotasuna nabarmena da, guretzat behintzat. Haiek berriz ekin diote isilik gaudela ikusita. Gutako batek hanka egin du, agian matrimonioak betikotzen dituen betiko balioen kontra oldartu behar ez izateko. Beste batek leherrenak egin behar izan ditu neskei ez ikusarazteko tokiz kanpo dagoela galdera, hiriaren turistifikazioaren kontra borrokatzen ari den auzune baten lana eta aurreko ordu guztietan antolatutako guztia gaitzestea lekarkeelako erantzuteak berak. Nik kanpotarrarena egiteko karta jokatu dut, koldarki, horrek haiengana hurbiltzen nauela ohartu gabe, ni ere turista bainaiz, «ens quedem al Gòtic» oihukatuagatik.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...