Angel Erro.
JIRA

Atzerritarrak gure

2023ko martxoaren 29a
00:00
Entzun
TikToken agertu zait Pimplamplona izeneko mutil gazte bat, marokoarra jatorriz, Iruñerriko azentu kutsatuaz Iruñeko topikoen gainean bideoak egiten dituena. Kaixo eta agur hitzak erraz darabiltza. Kale elkarrizketak ere egiten ditu, gautarrak, TikToken modan denez. Berehala egiaztatu dut nik baino gehiago dakiela Iruñerrian zer ekoizten den. Orkoieni buruzko tribuen inguruan ez dut ia ja ulertu, normala denez. Halere, seguruenik niri autoritate handiagoa aitortuko zitzaidan bertako kontuez aritzeko tenorean, berari baino. Hau susmoa besterik ez da; berdin da atzerritarrek, batzuk bigarren belaunaldikoek, zenbat denbora daramaten gurean (gurean?, zer da gure?), joera izanen dugu bertaratu ez direla pentsatzera, toki batera egokitzeko modu bakarra (orain bai, gurea) dugulako buruan. Hobe genuke hala ez dela lehenbailehen ikasiko bagenu. Eskoziak Humza Yousaf izeneko lehen ministro bat du orain. «Pakistandar baten semeak eramanen gaitu independentziara?», irakurri dut harridura eta burlaren arteko tonuan. Zergatik ez? Aurreiritziek bai ez garamatzatela inora. Nicola Sturgeon ordezkatzeko beste hautagaia, esaterako, emakume gazte zuria, ezkontza homosexualen aurka zegoen, hautagai musulmana ez bezala.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.