Angel Erro.
JIRA

Kontraesan performatiboa

2023ko irailaren 21a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Esan eta egindakoaren arteko diskordantzia jakitun eta esplizituari deitzen zaio kontraesan performatiboa, Robert Gernhardt poetak sonetoen kontrako soneto tatxagabe bat osatu zuenean bezala. Jürgen Habermas filosofoaren ustez kontraesan performatiboa gizarte postmodernoetako erlatibismo epistemologikoaren ezaugarria da. Sarean adibide franko aurki daitezke.Aste honetan Borja Semperrek adibide ezin hobeaz hornitu gaitu gu eta etorkizuneko ikerleak, Espainiako Gorteetan gaztelaniaz besteko hizkuntzak baliatzearen kontrako defentsa euskaraz hasita. Antza, alderdikideek ez dute behar bezala estimatu Semperren baliabidea, sumindu zaizkio-eta (lehen pertsonan ikasi du Borjak euskalduna izatea zein nekeza den). Ez bada haiek ere haserrea performatzen ari zirela, haien bozeramailea gogor kritikatuz, noraino prest dauden. Politikan guztia da performantze.

Beste adibide bat, antzekoa, europar erakundeetan katalana sartzearen kontrako jarrera katalanez (edo sasikatalanez) adierazi duen ministro finlandiarrarena. Albares ministro espainiarrak huts egin digu Europako hizkuntza ofizialak izateko lehian euskara eta galegoa geroko utzi eta katalana lehenetsiko zutela ez baitu euskalegoz esan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.