Angel Erro.
JIRA

Zer larretan

2019ko apirilaren 26a
00:00
Entzun
Ezuste paraleloa hartu dut Javier Maroto eta Alvaro Uribe entzunda, oso denbora gutxian iritsi zaizkidan bi bideotan. Batean Uribe Kolonbiako presidente ohiak Senatuan aitortzen du laurogei aldiz nahiago duela armak hartu dituen gerrillari bat, difamaziotan dabilen soldatapeko hiltzaile moral tropa bat baino (cf. «sicariato moral difamando»). Bideoa gaizki interpretatu ez badut, Gustavo Petro senatariari esaten dio, honek filibusteroa deitu ondoren. Konparazio bitxia, nork eta berak eginda, bertako bake prozesuaninplikatuta ibilitako Uribek berak. Bitxia, iraganera jo izatea nahiago. Bitxia, politikaren berezko tirabira ohikoak (akusazioak barne) ezin eramana. Susmo txikia sartu zaitUribek eraman ezin duena ez ote den jolas politikoan eragile berriek ere bete-betean parte hartzea.

Gauza bera pentsatu dut Marotok Arabako diputatugaien arteko eztabaida batean erakutsitako haserrearen aurrean. Maroto urduri dago. Seguruenik ez du karguan ezin jarraitzearen ideia buruan erabili ere. Baina handitzen doan aukera da. EH Bilduren hautagaiaren aurka egin zuen eztanda, alkatea zeneko akordioez ahaztuta. Aporafobia aurpegiratu zion Ruiz de Pinedok, datuekin. Marotoren erantzunak Uriberenaren susmo bera piztu dit.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.