Angel Erro.
JIRA

Gutxiago falta da

2019ko ekainaren 4a
00:00
Entzun
Zer sentituko du nafar sozialista batek? Suminetik idazteko tentazioa eduki dut, baina azken unean zutabea beste ikuspegi batetik idaztea erabaki dut: errukitik egitea. Zer ibiliko zaio oraintxe Maria Txibiteri buruan? Gogoan izanen du Fernando Purasen aurrekaria? 2007an NaBairekin eta Ezker Batuarekin gobernu bat osatzen saiatu eta Madriletik debekatu zioten. Puras sozialistak alde egin zuen, parlamentua zanpatu ere egin gabe. Izanen du Txibitek ere dimisioa emateko bulkadarik? Nafar sozialistak jostailu garestia erakutsi baina azken orduan erabiltzen uzten ez dieten umeak dira, ordu batzuez presidentetzara irits daitekeen ideiarekin ameskerietan ibiltzen utzi eta gero. Baina horiek nagusien kontuak dira.

Beharbada ez dago Espainiaren politikaren ildo hegemonikoa (eskuindarren marko teorikoa) nafar sozialistek baino gehiago nozitzen dutenik. Nafar abertzaleek boterea eskura dezaketela erakutsi dute. Nafar sozialistek eskuin batua bainoago behar lukete horretarako. Baina nola lortuko dute nagusitzea lau urtean behin ahultzen badituzte goitik, sinesgarritasuna galarazita? Politikaren Tantalo nafarrak.

Oraingoan ez bada, badakite hemendik lau urtera (gutxiago falta da!) berriro izanen direla irrelebante.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.