Angel Erro.
JIRA

Kontzientzia

2021eko irailaren 24a
00:00
Entzun
Ni inoiz ezkontzekotan gizon batekin eginen dudanez, aski lehen pertsonan irakurri dut Joseph Ratzinger ustezko aitasantu ohiak esana: sexu berekoen arteko ezkontza kontzientziaren deformazio edo desitxuratzea dela. Horren aurrean kontzientziako etsamina egitea beste biderik ez zait gelditu, auto-ebaluazioan gehiegi sinetsi ez arren. Gainditu dut, ozta-ozta. Emaitza: bi gizon elkarren artean ezkontzeko kontzientzia eragozpenik ez.

Kontzientziarena gai korapilatsua da. Aste honetan jakin dugu Madrilgo ospitale batean emakume bati bertako medikuek ez diotela abortua egin nahi izan, hau terapeutikoa izanda ere (hots, haurdunaldi ez bideragarria zen eta amarentzat osasun arriskua zekarren), guztiak kontzientzia-eragozleak zirelako. Notiziak bazterrak harrotu ditu eta politikariek adierazpenak egiteari ekin diote. Montero ministroak, esaterako, kontzientzia-objekzioa arautu beharko litzatekeela defendatu du, horrelakoak berriz gerta ez daitezen.

Gehiegizko txilinbuelta izan daiteke, baina kontzientziak, beste askotan bezala, Nafarroara eraman nau. Medikuen kontzientzia (edo, demagun, ezgaitasun linguistikoa) ezin da eragozpen izan, pazienteak bere eskubideak bermatuak izan ditzan. Administrazioaren ardura da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.