Angel Erro.
JIRA

Jubilazio adina

2021eko irailaren 28a
00:00
Entzun
Nork ez du kontsultatu zenbat falta zaion erretiroa hartzeko, nork ez du une horrekin fantaseatu eta, inflazioa inflazio, zenbat diru geldituko zaion kalkulatu? Aitortu behar dut nik egin dudala, lan ibilbidearen erdira iristeko bide luzea gelditzen bazait ere; luzeagoa, aurreko gobernuek erretiro epea urrutiratzeko hartutako neurriak abian jarri dituztenetik eta oraingoek ere oraindik harago eraman nahi duten neurrian.

Neurri batean amorratzen nau erretiroa ahal balu inoiz hartu nahi ez lukeela esanez ateratzen den jendeak. Neke fisikorik gabeko lanak izaten dituzte; ni talde horretakoa banaiz ere, iruditzen zait langileen arteko halako elkartasun bat hausten dutela, beren pribilegioari entzungor. Gizarte segurantzako ministro espainiarrak larunbatean iradokitakoak errazten dituzte: Jose Luis Escrivak esan du «kultur aldaketa bat» behar dela (kultura hitzak hor zer egitekorik duen ez dut ulertu) jubilazioa 75 urtera arte luzatzeko. Gero etorriko dira ñabardurak. Adin horretan, hasieran, bakarrik hala nahi edo ahal dutenak. Baina ziur egon gero beste guztiok datozela.

Erretiroa heriotzaren atariko laburra izateko asmatu zen. Hala izaten jarraitzea ez da kultur aldaketarik, kontrakoa baizik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.